Oteiza eta Saenz de Oiza: izan zitekeen alondegia.

Bilboko Guggenheim, Fosterren metroa eta ibai ertzeko Pritzker sari kolekzioaren aurretik baziren hirian bi proiektu, gaur egun ahaztuak, kutsatutako 80. hamarkadako Bilbotarrak hunkiturik zituztenak: Stirling eta Wilford-ek egindako Abandoko geltoki intermodala eta Alhondigako kuboa. Gaurkoan, nahiz eta intermodala birgaitzeko aurrekontua izan, beste proiektuari buruz arituko gara, bere garaiko biragailuei tinta gehien erabilarazi zienak.

Lehenik eta behin proiektuaren sustatzaileak ezagutuko ditugu, nortasun handiko hiru pertsonai. Hirurak bat egin zuten euren bizitzako garai berezi batean, norberaren ego handi adinako proiektua burutzeko.

  • Jorge Oteiza: eskultorea, poeta, idazlea, filosofoa, hizkuntzazalea eta Euskal kulturaren sustatzaile nagusietako bat. Diktadura garaian euskal pentsaera eskola sortu zuen, euskal eskultura munduko arte panoraman kokatuz. Bere sormena, izaera eta zuzentasun politiko eza pare parean zebiltzan. Ezagunak dira Eduardo Chillida eta Guggenheim-en eraikuntzarekin izandako iskanbilak eta haserreak, beranduago berriz adiskidetu baziren ere.

 

  • Francisco Javier Saenz de Oiza: bere hastapenetik arkitekto bikaina izanda espainiar arkitekturaren garai batean aztarna utziako hainbat proiektu paregabe burutu zituen, besteak beste, Arantzazuko basilika (Jorge Oteizarekin batera), Madrileko Dorrre Zuriak, Bilboko Banketxe Dorrea eta Santanderreko Ekitaldi Jauregia. Postmodernismoa garatzen aurrenekoen artean egon zen eta karisma handiko irakasle bezala ondorengo arkitektura espainiarrean joera handia sortu zuen. Jenioen antzera, izaera indartsua zeukala ikus dezakegu ondorengo bideoan, M30ko etxebizitzen jabeekin hizketan:

 

  • Jose Maria Gorordo: abokatua, ekonomista, unibertsitateko irakasle eta komertzio kamera buru, EAJ alderdi neurridunena zuhur aritutakoa. Gorordok hasieratik argi adierazi zuen nabarmendu eta buru izatea inporta ez zitzaiola. Bere karismak eta jendearekiko gertutasunak aldizkari bat eta legez kanpoko telesaio sortzea ahalbidetu zion. Gertakizun hauen ondorioz alderdikoak aldendu zitzaizkion eta hiru urte eta gero dimisioa aurkeztu zuen.

 

Itzul gaitezen 87. urtera. Kargura iritsi berria, Gorordok hiriaren eraldaketa ekarriko zuen sinbolo bat sortzea zuen helburu. Hiria kultur arlora bideratzea zen helburua eta aukerarik onena alhondiga zaharrean kultur zentro bat sortzea zen. Mende hasierako eraikina zen alhondiga eta udala zen jabe. Hasiera batean Rafael Moneo arkitektoan pentsatu zen lana burutzeko baina, azken unean, Daniel Fullaondo arkitekto bilbotarrak Saenz de Oiza hautatu zuen, aurretik Oteizarekin lanean aritutakoa. Eraikinak programa lau ataletan banatzen zuen: liburutegia, foruko artxiboak barne, Arte Garaikideko Museoa, Oteizak zuzendutako ikerkuntza estetikorako institutu bat eta Musika Kontserbatorioa. Hasiera batean Bilboko udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak proiektua finantzatuko zuten 9000 milioi pezetako aurrekontuarekin. Proiektuaren handinahiak politikoen artean eztabaida sortu zuen eta honen eraginez proiektua galdu egin zen.

Itxaustegi, Saénz de Oiza, Oteiza y Fullaondo. 1989. T. doctoral de I. Rementeria: Proyecto no concluido para la alhóndiga.
Itxaustegi, Saénz de Oiza, Oteiza eta Fullaondo. 1989. I. Rementeriaren doktoretza: Alhondigarentzako proiektu bukatu gabea..

 

LEHENENGO PROPOSAMENA: KUBOA ETA BI PRISMA

1989. urtearen hasieran, Oteizari eraikin berria osatuko zuten hainbat obra erosi ondoren, taldeak aurreproiektua egiteko eskaera jaso zuen. Apirilean lehenengo emaitza aurkeztu zuten. Proiektua alhondiga barruan kokatuta eta honen fatxadetako bat botatzen zuen kristalezko kubo handi bat zen. Prisma horizontal baten bidez aurreko kuboa zeharkatzen zen altueran, estalita zegoen plaza handi bat izango balitz bezala. 180 metro luze eta 25 metroko kantua zeukan bigarren prisma batek, habe handi bat bezala, kuboa aurreko prismaren gainetik zeharkatuko luke, Urkijo Zeharkalea airetik gurutzatu eta Plaza Bizkaia aurkako ertzean kristalezko azken kubo txiki batean eutsi.

Maqueta de la primera propuesta para la alhóndiga. Página Mas Context
Alhondigako lehen proposamenaren maketa. Orrialdea Mas Context

 

Proiektu osoa altzairu eta beira dimentsio handiekin burutuko zen, Buckminster Fulleren kupula geodesiko, Konrad Wachsmannen hangar, Archigram edo Yona Friedman eredutzat hartuz. Honi, Oizaren grin konstruktibista eta Fullaondoren proiektu esperimentalak gehitu zitzaion.

Oteizaren esanetan kaxa metafisikoetan oinarritutako proiektuaren garapena zen emaitza, azalpenik behar ez zuena eta helburua ez zela hiritarrak baztertuko zituen obra sofistikatu bat sortzea. Bilbok “hiri itsusi” bat izateagatik, hitzaren esanahi onean, mota horretako proiektu bat behar omen zuen, agerian ageriko emaitza hain zuzen. Kuboa eta bi primen proiektuari zenbait aldaketa egin zitzaizkion egitura, prismen kokapena eta Urkijo Zeharkale gaineko habeari buruz. Aldaketa guztiek errefusa sortu zuten eta Arkiteko Elkargoak alhondigaren defentsan hitzaldi sorta bat antolatu behar izan zuen, eraikin zaharra monumentu izendatua izan zedin.

Vista interior con el primer prisma secante inserto en el cubo.
Barrualdeko irudia, kubo barneko lehen prisma.

 

BIGARREN PROPOSAMENA: ALHONDIGAKO KUBOA

1989. urteko abenduan 78m izeneko emaitza heldu zen, alhondiga zokalo bezala hartuta honen barnean kubo bakarra txertatuz. Urkijo Zeharkaleko fatxada bota egiten zen eta Bizkaia plaza eta kubo barneko plaza “Pompidou” antzeko eskailera baten bidez konektatzen ziren. Kuboak bi aurpegitan izango zuen programa, hamar solairutan banatuta, eta proiektugileen hitzetan esku pilotako frontoi baten izaera hartzen zuen. Gainontzeko espazioa hutsunea izango zen, kuboa eusten zuen egitura besterik ez zen izango. Bizkaia plazan beirazko bi bolumen jarriko ziren, batan ofizinak eta bestean liburutegia hartuz. Urkijo Zeharkalea peatonalizatuta geratuko zen eta alhondigak bere fatxadak bakarrik mantenduko lituzke elementu babestu moduan.

Vista de la maqueta de la propuesta desde la actual plaza Bizkaia. Blog Bilbao me mata.
Proposamenaren maketa Bizkaia plazatik ikusita. Blog Bilbao me mata.

 

Eusko Jaurlaritzako Kultur kontseiluak, Ondare Monumentaleko aholkularitza batzordearen bidez, proiektua eraikin zaharrarekin bateraezina izendatu eta barneko hustuketa baimenik gabe utzi zuen. Honen zergatia 1989. urtean ondare elementu bezala tramitatu hasi izana zen. 1990ean aldekoa ebatzi zuten tramite hura. Gorordok batzordearen ezezkoa gaizki hartu zuen, izan ere, bere alderdiko kideak batzordean parte hartu zuten. Traizio honek Bizkaiko EAJko hauteskunde programa ez betetzea eragin zuen.

Sección por el cubo y la plaza Bizkaia.
Kubo eta Bizkaia plazatik ebaketa.

 

MADRILEN BATZARRA ETA AZKEN PROPOSAMENA

1990. urte hasieran Oizaren Madrilgo etxean Eusko Jaurlaritzako eta Ondare Batzordeko zenbait ordezkari bildu ziren. Bertan alhondigako hiru hormarteren mantentzea eskatu zuten, kuboaren tamaina txikituz, fisionomia mantenduz. Gorordok eta Oizak euren partez nahikoa egiten zuten horma mantenduz eta kuboa hain erasorkorra omen bazen 20 metro gutxiago izanda ez lukeela ezer hobetuko. Oizak alhondigak utzi zezakeen aztarnarik onena bere hutsunea eta zokaloko fatxada zela zioen.

Batzarrak ez zuen bukaera onik izan eta, ez aurrera, ez atzera, Oteizak proiektua bertan behera utzi zuen. Oiza aldiz, Gorordoren gomendioz, alternatiba hartan hasi zen lanean. Hori zen proiektua gauzatzeko bide bakarra. Uztailean bukatuta, Eusko Jaurlaritzako baimenaren zain geratu ziren obra hasteko. Azaroan, ordea, hauteskunde autonomikoen eraginez prozesua geldiarazi zen. EAJ izan zen garaile hauteskundeetan baina alhondiga birgaitzeko laguntzarik ez zen azaldu. Gorordok dimisioa aurkeztu zuen alderdiarekiko urruntasunagatik eta alhondigako proiektua behin betiko artxibatu zen.

Prozesu osoan zehar kuboak eztabaida sortu zuen, ez bakarrik ondarearekin zuen harremanagatik baizik eta 9000 milioi pezetako aurrekontuagatik ere. Hiritarren ustetan alhondigak zerbitzuen zentralizaziora bideratuko zituen mehatxu bat suposatzen zuen, dagoeneko zerbitzu gutxi zeuzkaten auzoak kaltetuz. Proiektua megalomanoa omen zen, eskakizunik ez zeukan programa bat asmatu zela izugarri handiak ziren espazioak betetzeko. Hiri traman txertatzeko prest ez zegoen birmoldatutako eskultura bat zen. Aurrexistentziak tramoia batera murriztu ziren, jatorrizko eraikinarekiko mespretxua argi utziz. Proiektua kritikatua izan zen eta aurretik espekulazioa gainditutako zabalkundearekin bateraezina kontsideratu zen.

AZKENEKO ALHONDIGA

Nahiz eta aurretik izandako oposizioa handia izan, 2002an eraikinaren barnealdea eraitsia izan zen, fatxada bakarrik mantenduz. 2010ean, eraispen honen ondoren Philippe Starck-en aginpean zenbati eraikuntza burutu ziren. Proposamen honek aurrekoei mendekua hartu behar ziela zirudien, barnealde argitsua baztertuz eta hiru kubo txiki giro ilun batean proiektatuz. Bolumetria ez zen ez barrutik ez kanpotik irakurtzen.

Vista actual del atrio interior de la Alhóndiga dirigida por Starck. Web del edificio.
Starck-ek zuzendutako gaur egungo Alhondigaren ataria. Eraikineko webgunea.

 

Bilboko kultura zentro bat baldin bada ere bere nahikeria txikiagoa da, hiria haratago eramaterik ez du helburu. Programa txikiagoa da, auzo mailakora hurbilduz, eta eskuhartze arkitektonikoa apalagoa. Hiri traman ere presentzia txikia dauka, kanpotik kutxa zahar baten antza hartuz. Barne elementuak ez dira kanpora ausart irteten, jatorrizko eraikineko fatxada bakarrik utziz, interbentzioak xumetasun faltsu bat hartuz. Aurreko proiektua erradikala eta neurrigabea baldin bazen ere, irmoa eta ausarta ere bazen. Gaur egungo eraikina ez bezala, txikikerietan ez zebilen eta helburu konstruktiboak argiak ziren. Gizarte eta hiritar handinahia faltan somatzen da.

Gaur egun, nahiz eta proiektua mehatxu bezala antzeman, kontuan izan behar da orain dela hogeita hamar urte ondare industrialaren inguruan zegoen kontzientzia ezberdina zela. Haren babesa zabaldurik ez zegoen eta arkitekto eta arkitekturaren helburuak bestelakoak ziren. Garai hartako Bilbotarrek hiri gris eta industrial bezain iradokitzailea nahiko ondo ezagutzen zuten. Hiriaren fase aldaketa agerian jarriko zuen eraikin proiektu edo irudi baten beharra zegoen. Ondare industrialak ez zeukan balio handirik testuinguru horretan, batez ere beirazko kubo batek giro gris artetik zeru urdina agerrarazi behar zuenean. Kontuan izan behar da Guggenheim 1991tik 1997ra eraiki zela, eta beraz, hiriak ez zeukan aldaketa irudi horren aurretikorik. Horregatik ulertzekoa da hiria sinbolo baten bila aritu izana. Garai horretako Bilbok ebatzi gabe zeuden azpiegitura eta birmoldaketa ezberdinen behar handia zeukan, hiria eta hiritarrak gaur egungo egoeratik urrun zeuden.

Bilbao con la primera propuesta para la alhóndiga: el cubo intersecado por dos prismas. Página Mas Context
Alhondigak izandako lehen proposamenaren irudia, Bilbon txertatua.. Orrialdea Mas Context

 

Desindustrializazio prozesu ondorengo hiriaren handinahia izan zen Oteiza, Oiza eta Fullaondoren lanaren indar eragilea, kultur panoraman pisu handiko pertsonaiak. Euren proposamenak gatazka sortu zuen bere garaian eta gaur egun are handiagoa sortuko luke. Proposamen interesgarri honekin berriz adiskidetzea une erabakigarri harekin bat egitea suposatuko luke, non hiria industriala izatetik gaur egungora pasa zen. Bertan, gaur egungo Bilbo zelako ezberdina izan zitekeen azaltzen da.

Bukatzeko duela pare bat hilabete ETB2ko ¡Qué me estás contando! telesaioak Andres Izari egindako entrebista bat berreskuratuko dugu, Philippe Starcken alhondigari buruz hitz eginez.

 

Hemen ikus ditzakezue erabilitako iturria, Fundación Museo Jorge Oteiza liburua, eta honetaz gain bi webgune interesgarri:

bilbaoenconstruccion.com

arquilectura.com

Rementeria Arnaiz, Iskander. OTEIZA y el CENTRO CULTURAL ALHÓNDIGA DE BILBAO. Una interpretación estética. 1ra ed. Fundación Museo Jorge Oteiza, 2017.

FacebookTwitterLinkedIn